Arte eszenikoen produkziorako dirulaguntzak: Hitzartutako zirkuitua duten proiektuak (2025)

[Arte eszenikoen produkzioa - Hitzartutako zirkuitua duten proiektuak]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2025eko ekitaldian hasten diren arte eszenikoen (antzerkia, dantza, zirkua) ekoizpen profesionalerako dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta dirulaguntza horietarako deialdia egitea

Modalitatea: Hitzartutako zirkuituetako produkzioak.

Diru-laguntza jaso dezaketen alorrak.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak deialdiaren pertsona edo erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoan 2025eko ekitaldian zehar hasiko dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten ekoizpen hauetara bideratuta daude:

  • 2025eko uztailaren 1etik aurrera eta 2026ko urriaren 31 baino lehen estreinatutako ekoizpen-proiektuak. Kalean programatuko diren proiektuen kasuan, 2025eko maiatzaren 15etik aurrera estreinatu ahal izango dira.
  • SAREA Euskal Antzokien Sarearekin hitzartutako bira aurkeztea, estreinaldia egin eta lau hilabeteko epean egitekoa.

 Lau hilabete horiek kalkulatzeko, honako inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

  • Birarako ezarritako lau hilabeteko epean urteko azken astea eta lehenengo astea sartzen badira, 15 egun luzatuko da.
  • Ikuskizuna uztailean edo abuztuan estreinatzen bada, birarako ezarritako epea 2026ko abenduaren 31an amaituko da.

Hitzartutako funtzio bakoitza behar bezala egiaztatu beharko da Sareako antzoki batekin sinaturiko kontratu, aurrekontratu, kontratu-promesa edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein betebehar-agiri bidez.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000

Prestazio ekonomikoa

  • 180.000 euro antzerki-eremurako,60.000 dantza-eremurako eta 60.000 euro zirkurako.
  • Aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) %50era irits daitezke, gehienez.
  • Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren %33ko parte-hartzea izan beharko du. Diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzera %60.
  • Administrazio publiko desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako ardueraren kostuaren %80.
  • Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 60.000 eurokoa izango da.

 

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren % 50 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
  • Diru-laguntzaren beste % 40, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikatu ondoren eta, betiere, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Diru-laguntzaren gainerako % 10, diruz lagundutako jarduera osoa egin dela egiaztatu eta behar bezala justifikatu ondoren (2026-12-31 baino lehen) ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

 

Autonomo edo eta enpresaburu indibidualak.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa jarduera eszenikoak garatzea izan beharko dute.

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren jarduera eszenikoari dagokion epigrafe hauetakoren batean alta emanda egon beharko dute:

  • Ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea ere

  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso:

  • Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko eta juridiko pribatuek, baldin eta dirulaguntza emanez gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


JOSU IRIONDO ARRIETA

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

945 01 94 67

[email protected]

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1082126

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lehen justifikazioa


Lehenengo ordainketan emandako (%50) diruari dagozkion gastuen justifikazioa, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2026ko martxoaren 31 aurretik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


 Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, beti ere 2026ko azaroaren 30 baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk