Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko 2025rako dirulaguntzen deialdia
[BERRIKUNTZAREN GAINEKO INBERTSIOA]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da 2025eko ekitaldirako enplegurako lanbide-heziketa ematen duten erakundeentzako laguntzak arautzea, azpiegitura berritzaileak emateko inbertsioa finantzatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden instalazioetan, prestakuntza-ekintzak eman daitezen kalitate, eguneraketa eta eraginkortasuneko bermeekin, enpresen errealitate teknologikora eta gaur egun dituzten ekoizpen-bitartekoetara egokituta. Hartara, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak diruz lagundutako prestakuntzak merkatuaren benetako beharrei erantzungo die, eta, beraz, sustatu egingo du enpresen lehiakortasuna eta langileen laneratzea.
Diruz laguntzeko moduko jarduerak:
1.– Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira makina edo ekipamendu aurreratuak erosi edo alokatzeko jarduketak, renting eta leasing modalitateak barne, bai eta horiek instalatzeko gastuak ere, baldin eta beharrezkoak badira lanbide-familia bereko prestakuntza-espezialitateak emateko, berrikuntzaren arloko inbertsioa eragiten badute, edo azpiegiturak lan-merkatuan gertatzen diren aldaketa teknologikoetara egokitzea eta eguneratzea badakarte, langileei aldaketa horietara egokitutako prestakuntza emate aldera.Errentamendu, renting eta leasing kasuetan, kontratuaren iraupena gutxienez 2027ko abenduaren 31ra arte luzatu beharko da, eta haren aurkezpenari eutsi beharko zaio 2025eko gastuaren justifikazioarekin batera.Leasing kasuan, kontratuaren iraupena txikiagoa izan daiteke, baldin eta egiaztatzen bada prestakuntza-entitateak konpromisoa duela kontratua amaitzean hura erosteko, 6.3.b) artikuluan adierazitakoaren arabera.Era berean, diruz lagundu ahal izango da ikaskuntza-metodologia eta -tresna berritzaileak ezartze aldera instalazioak hobetu edo aldatzeko gastu oro, apaingarriak aintzat hartu gabe.
2.– Diruz lagundutako ekipamenduak eta makinak dirulaguntzaren xede zehatzera bideratuko dira, gutxienez 2027ko abenduaren 31ra arte.Horri dagokionez, fisikoki prestakuntzarako espazioetan kokatuko dira (prestakuntzaren tailerrean edo gelan), eta soilik prestakuntzarako erabiliko dira. Ez dira inoiz erabiliko ikastetxeko irakasleen edo zuzendaritzaren erabilera esklusiboko ekipamendu moduan. Beraz, dagokion espezialitaterako espezifikoak izango dira.
3.- 2.a) artikuluan esandakoaren baitan egindako inbertsioak PCak (CPU + teklatua + pantaila), ordenagailu eramangarriak eta tabletak eskuratzeko besterik ez dira izango. Gainerako periferikoak, hala nola telebista-pantailak, inprimagailuak, eskanerrak, kamerak, mugikorrak, pda, software, aplikazioak... ez dira onartuko.
4.– Aurreko apartatuetan deskribatutako jarduketak Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioetan inplementatu beharko dira, izan propioak nahiz besterenak. Azken kasu horretan, errentamendu-kontratu bat edo instalazioak erabiltzeko hitzarmen bat eduki beharko da, 2. apartatuan zehaztutako denborarako, gutxienez.
5.– 2025eko urtarrilaren 1aren eta dirulaguntza-eskabidea aurkeztu den egunaren artean egin beharko dira makina edo ekipoak erosteko, errentamendu, renting edo leasingeko kuotak ordaintzeko eta deialdi honetako dirulaguntzaren xede diren instalazioak hobetu edo aldatzeko jarduketak. Hala, diruz lagundu daitekeen gastua aldi horretan benetan ordaindutakoa izango da.
6.– Makinak edo ekipoak erosi edo alokatzeko kostua (rentinga eta leasinga barne) ez da inola ere izango merkatuko balioa baino handiagoa.
7.- Makineria eta ekipamenduak erostea zein alokatzea dela eta ordaindutako BEZa diruz laguntzeko modukoa izango da baldin eta ordaindutakoa zerga-arau aplikagarrien arabera ez bada berreskuragarria eta eskura dagoen azken ekitaldiari dagokion aitorpen-kitapenaren 390 eredua, edo zuzenbidean balio duen beste agiri frogagarriren bat aurkezten bada.
8.– Makina edo ekipo hauek ezin izango dira diruz lagundu:– Administrazioko elementu komunak; prestakuntzako gelan, tailerrean edo prestakuntza-jarduerak egiten diren espazio fisikoan kokatuta ez dauden elementu informatikoak, baldin eta prestakuntzarako soilik erabiltzen ez badira (eskanerrak, inprimagailuak eta abar); eta ikastetxeko irakasleek, zuzendaritzak eta administrazioak soilik erabiltzekoak diren ekipoak.– Aplikazio informatiko edo teknologikoen erabilerarako software eta lizentziak, beren xedeko espezialitateetarako espezifikoak ez direnak.– Sareko elementu komunak, hala nola zerbitzariak, wifi sarbideak eta beren xedeko espezialitaterako espezifikoak ez diren beste batzuk.– Erabilera partekatu eta orokorreko beste edozein elementu, bere xedeko espezialitaterako espezifikoa ez bada.– Prestakuntza-zentroa izena emanda edo akreditatuta dagoen instalazioen alokairua, rentinga edo leasinga, bai eta lanbide-familiako edukien ikaskuntzarekin zuzenean lotuta ez dauden altzari orokor guztiak ere.- Unitateko hondar-prezioa 100 euro baino gutxiagokoa duen elementu oro.- Entitate eskatzaileak akreditatutako zein inskribatutako prestakuntza-espezialitateak gauzatzeko behar den material suntsikorreko elementuak.- Memoria teknikoan behar bezala justifikatu gabeko ekipamendu eta makineria.
Aurrekontuko zuzkidura
4.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak guztira 4.000.000 eurokoak dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2025eko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kontura.
Baliabide horiek bi dirulaguntza lerrotan banatzen dira:
a) 250.000 euro ordenagailuetan inbertsioak egiteko, 4. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, bereziki 4.3 artikuluaren bigarren paragrafoan.
b) 3.750.000 euro gainerako inbertsioetarako.
Baldin dirulaguntza-lerro batean kreditua amaitzen ez bada, soberakinarekin beste lerroko laguntzak finantzatu ahal izango dira, eskabideak aurkeztu diren ordenaren arabera.
Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz laguntzekoa den gastuaren zenbatekoaren gainean kalkulatuko da, honako hauen arabera:
- 2021etik 2025era bitartean (biak barne) Lanbidek diruz lagundutako prestakuntza-ekintzen batez besteko kopurua, lanbide-arlokoak eta edozein deialditakoak, dagoeneko eman direnak edo orain ematen ari direnak eta
- diruz lagundu nahi diren inbertsioei lotuta dauden lanbide-familiako prestakuntza-espezialitateen kopurua, prestakuntza-entitate eskatzailea espezialitate horiek emateko inskribatuta edo egiaztatuta badago, ehuneko hauek aplikatuta:
Lanbide Heziketan emandako prestakuntza-jardueren urteko batez bestekoa: 2 eta 5 artean
Lanbide Heziketan emandako prestakuntza-jardueren urteko batez bestekoa: 6 eta 10 artean
Lanbide Heziketan emandako prestakuntza-jardueren urteko batez bestekoa: 10 baino gehiago
Familia profesionalean akreditatutako / izena emandako espezialitateak: 2 eta 4 artean
% 55
% 60
% 65
Familia profesionalean akreditatutako / izena emandako espezialitateak: 5 eta 10 artean
% 60
% 65
% 70
Familia profesionalean akreditatutako / izena emandako espezialitateak: 10etik gora.
% 65
% 70
% 75
Prestakuntza-entitate eta lanbide-familia bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 70.000 eurokoa izango da, kontuan hartu gabe 2. artikuluko dirulaguntzen lerro batera edo bi lerroetara aurkeztu den, eta entitate bakoitzeko gehienez hiru lanbide-familia finantzatuko dira, dirulaguntzen bi lerroetan. Edonola ere, de minimis laguntzak arautzen dituen Europako legerian aurreikusitako muga aplika daiteke, deialdi hau legeria horren pean baitago, 15. artikuluaren arabera.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, hura emateko ebazpenaren ostean.
Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak guztira 4.000.000 eurokoak dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2025eko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kontura.
Baliabide horiek bi dirulaguntza lerrotan banatzen dira:
a) 250.000 euro ordenagailuetan inbertsioak egiteko, 4. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, bereziki 4.3 artikuluaren bigarren paragrafoan.
b) 3.750.000 euro gainerako inbertsioetarako.
Baldin dirulaguntza-lerro batean kreditua amaitzen ez bada, soberakinarekin beste lerroko laguntzak finantzatu ahal izango dira, eskabideak aurkeztu diren ordenaren arabera.
Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz laguntzekoa den gastuaren zenbatekoaren gainean kalkulatuko da, honako hauen arabera:
- 2021etik 2025era bitartean (biak barne) Lanbidek diruz lagundutako prestakuntza-ekintzen batez besteko kopurua, lanbide-arlokoak eta edozein deialditakoak, dagoeneko eman direnak edo orain ematen ari direnak eta
- diruz lagundu nahi diren inbertsioei lotuta dauden lanbide-familiako prestakuntza-espezialitateen kopurua, prestakuntza-entitate eskatzailea espezialitate horiek emateko inskribatuta edo egiaztatuta badago, ehuneko hauek aplikatuta:
Lanbide Heziketan emandako prestakuntza-jardueren urteko batez bestekoa: 2 eta 5 artean | Lanbide Heziketan emandako prestakuntza-jardueren urteko batez bestekoa: 6 eta 10 artean | Lanbide Heziketan emandako prestakuntza-jardueren urteko batez bestekoa: 10 baino gehiago | |
Familia profesionalean akreditatutako / izena emandako espezialitateak: 2 eta 4 artean | % 55 | % 60 | % 65 |
Familia profesionalean akreditatutako / izena emandako espezialitateak: 5 eta 10 artean | % 60 | % 65 | % 70 |
Familia profesionalean akreditatutako / izena emandako espezialitateak: 10etik gora. | % 65 | % 70 | % 75 |
Prestakuntza-entitate eta lanbide-familia bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 70.000 eurokoa izango da, kontuan hartu gabe 2. artikuluko dirulaguntzen lerro batera edo bi lerroetara aurkeztu den, eta entitate bakoitzeko gehienez hiru lanbide-familia finantzatuko dira, dirulaguntzen bi lerroetan. Edonola ere, de minimis laguntzak arautzen dituen Europako legerian aurreikusitako muga aplika daiteke, deialdi hau legeria horren pean baitago, 15. artikuluaren arabera.
Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, hura emateko ebazpenaren ostean.
Nori dago zuzenduta
Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak
Baldintza hauek betetzen dituzten prestakuntza-entitateek eskuratu ahal izango dituzte deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak:
– Eusko Jaurlaritzaren mendekoa ez den prestakuntza-entitate pribatu edo publikoa izatea.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatutako prestakuntza-entitateen erregistroan, prestakuntza-entitateen beste erregistro autonomiko batean edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan izena emanda edo akreditatuta egotea, dirulaguntza-eskabidea aurkezten denerako, diruz lagundu nahi diren inbertsioei dagokien lanbide-familiako prestakuntza-espezialitateetako bi irakasteko, gutxienez.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak eman izana, diruz lagundu nahi diren inbertsioei dagokien lanbide-familiakoak, honako bi baldintza hauek betez:
- Aurtengo ekitaldian espezialitate horiek ematen aritzea edo 2021-2025 aldian gutxienez hiru ekitalditan eman izana.
- Urtean batez beste familia horretako bi prestakuntza-ekintza eman izana, gutxienez. Batezbesteko hori honela kalkulatuko da: 2021. eta 2025. urteen artean (biak barne) eman diren edo emango diren ekintzen batura zati ekintza horiek eman diren urteen kopurua.
Betekizunak
- Eusko Jaurlaritzaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatutako prestakuntza-entitateen erregistroan, prestakuntza-entitateen beste erregistro autonomiko batean edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan izena emanda edo akreditatuta egotea, dirulaguntza-eskabidea aurkezten denerako, diruz lagundu nahi diren inbertsioei dagokien lanbide-familiako prestakuntza-espezialitateetako bi irakasteko, gutxienez.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak eman izana, laguntzaren xede diren inbertsioak lotuta dauden lanbide-arlokoak, honako bi baldintza hauek betez: - Uneko ekitaldian espezialitate horiek ematen aritzea edo 2019-2023 aldiko gutxienez hiru ekitalditan eman izana - Urtean batez beste familia horretako bi prestakuntza-ekintza eman izana, gutxienez. Batez besteko hori honela kalkulatuko da: 2019. eta 2023. urteen artean (biak barne) emandako edo emango diren ekintzen batura zati ekintza horiek eman diren urteen kopurua
-
Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.

Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.

Merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan

Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke aurka egiaztatze-lan horri, eta, halakorik egiten badu, ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskakizun hori betetzen duela frogatzeko.
-
Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat arauz hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.

Ez duela zehapen administratiboa edo penala jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin, honako hauek barne:
? Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitza eragiteagatik.
? Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
? Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
? Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera, 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan.
? LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, barnean dela konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea.

Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

Elkartea izanez gero, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.

Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.

Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean daudenak.

Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako eta eskatzailea zuzenbide publikoko erakunde bat ez den irabazi-asmoko pertsona fisikoa edo juridikoa denean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea. Baldintza hori betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) idatz-zatiko bigarren paragrafoan aurreikusitako ehunekoa edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztien gainean ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epea baino epe laburragoan).

- Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez, Lanbidek emandako ereduaren arabera. Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.
– Eskatzaileak ezin badu aurkeztu galdu-irabazien kontu laburturik kontabilitate-araudiaren arabera, betekizun hori 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluaren b) apartatuan aipatzen den dokumentazioaren bidez egiaztatuko da, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, zeinak apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukia izango baitu; edo, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, apartatu horren 2. zenbakian eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako eran (erregelamendu hori uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
Lanbidek, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak eman aurretik eskatuko die entitate eskatzaileei aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.
- Proiektu bakoitzaren deskripzio-memoria
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)
Kodea
1218604Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2025eko irailaren 12an amaituko da.
Hasiera-data 2025/06/13
Amaiera-data 2025/09/12
Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:
Eskabide bakarra aurkeztuko da entitate bakoitzeko eta dirulaguntza-lerro bakoitzeko (2. artikulua), diruz lagundu nahi diren gastuak lanbide-familien arabera bereizita.
Inbertsio bakoitza lanbide-familia bakar bati esleitu dakioke.
Eskabide bakoitzarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar da:
a) Aurkeztutako proiektu bakoitza deskribatzen duen memoria bat, elektronikoki sinatuta; bertan, egindako inbertsioaren azalpen deskribagarria, zergatik eta zertarako egin den, prestatze-jarduerari zer neurritan eragiten dion, harekin programatutako helburuen lorpen-mailari buruzko informazioa eta emaitzen eta hobetzeko proposamenen ebaluazioa jasoko dira. Memoria hori ez da onartuko inbertsioaren objektua eta haren kostua baizik ez bada aurkezten.
b) Justifikazio-memoria ekonomikoa. Agiri horretan, honako hauek jasoko dira:
– Erosketaren kasuan: fakturak eta ordainketaren egiaztagiriak, bai eta faktura horien zerrenda ere, hornitzailearen edo finantza-entitatearen identifikazioarekin, faktura-zenbakiarekin, fakturaren jaulkipen-datarekin eta ordainketa-datarekin.
– Errentamendu, renting edo leasingaren kasuan: kuoten hileroko ordainagiriak edo fakturak, horiek ordaindu direla egiaztatuta, eta kontratuaren kopia, gutxienez 4.1 artikuluan aurreikusitako iraupenarekin. Leasingaren kasuan, kontratuaren iraupena artikulu horretan eskatutakoa baino txikiagoa bada, kontratua amaitzean hura erosteko aukera baliatzeko konpromisoa erantsi beharko da, bi aldeek sinatuta, edo, hala badagokio, diruz lagundu daitekeen aldiaren barruan benetan egindako erosketaren egiaztagiria.
-Instalazioak hobetu edo aldatuz gero, apaingarriak aintzat hartu gabe, egindako gastua eta ordainketa egiaztatzen duten agiriak.
c) Inbertsioa dirulaguntzaren bidez ez ezik funts propioen edo beste dirulaguntza edo bitarteko batzuen bidez ere finantzatu bada, zenbatekoa eta jatorria egiaztatu beharko dira.
d) Balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratzeari buruzko informaziorako, dirulaguntzaren eskatzaileek zergaren aitorpenak aurkezteko betebeharrik ez dutela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, zerga-administrazio eskudunak emandakoa, edo, hala badagokio, eskuragarri dagoen azken ekitaldiko zergaren urteko likidazio-aitorpenaren 390 ereduaren kopia.
e) Diruz lagundutako inbertsioarekin edo gastuarekin lotutako instalazioak ez badira propioak, errentamendu-kontratuaren kopia edo hura erabiltzeko baimena ematen duen hitzarmena (gutxienez 2027ko abenduaren 31ra arte) aurkeztu beharko da, 2025. urteko gastuaren justifikazioarekin batera.
f) 3.2.f) artikuluan aurreikusitako kasuan, sozietateek ezin badute galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Dirulaguntza-eskabideak, behar bezala eta guztiz beteta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira:https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/. Horra iristeko, esteka bat egongo da Lanbideren webgunean.
Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
- Aurkeztutako proiektu bakoitza deskribatzen duen memoria bat, elektronikoki sinatuta; bertan, egindako inbertsioaren azalpen deskribagarria, zergatik eta zertarako egin den, prestatze-jarduerari zer neurritan eragiten dion, harekin programatutako helburuen lorpen-mailari buruzko informazioa eta emaitzen eta hobetzeko proposamenen ebaluazioa jasoko dira. Memoria hori ez da onartuko inbertsioaren objektua eta haren kostua baizik ez bada aurkezten.
-
Proiektu bakoitzaren deskripzio-memoria.
-
Justifikazio-memoria ekonomikoa Fakturak eta ordainketa egiaztatzeko dokumentazioa.
-
Beste inbertsio eta dirulaguntzen zenbatekoa eta jatorria.
-
Zergaren aitorpenak aurkezteko betebeharrik ez dutela adierazten duen ziurtagiria, zerga-administrazio eskudunak emanda, edo, hala badagokio, eskuragarri dagoen azken ekitaldiko zergaren urteko likidazio-aitorpenaren 390 eredua.
-
Errentamendu-kontratua edo hura erabiltzeko baimena ematen duen hitzarmena.
- Eusko Jaurlaritzaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatutako prestakuntza-entitateen erregistroan, prestakuntza-entitateen beste erregistro autonomiko batean edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan izena emanda edo akreditatuta egotea, dirulaguntza-eskabidea aurkezten denerako, diruz lagundu nahi diren inbertsioei dagokien lanbide-familiako prestakuntza-espezialitateetako bi irakasteko, gutxienez.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak eman izana, laguntzaren xede diren inbertsioak lotuta dauden lanbide-arlokoak, honako bi baldintza hauek betez: - Uneko ekitaldian espezialitate horiek ematen aritzea edo 2019-2023 aldiko gutxienez hiru ekitalditan eman izana - Urtean batez beste familia horretako bi prestakuntza-ekintza eman izana, gutxienez. Batez besteko hori honela kalkulatuko da: 2019. eta 2023. urteen artean (biak barne) emandako edo emango diren ekintzen batura zati ekintza horiek eman diren urteen kopurua
-
Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke aurka egiaztatze-lan horri, eta, halakorik egiten badu, ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskakizun hori betetzen duela frogatzeko.
-
Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat arauz hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez duela zehapen administratiboa edo penala jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin, honako hauek barne:
? Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitza eragiteagatik.
? Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
? Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
? Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera, 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan.
? LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, barnean dela konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Elkartea izanez gero, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean daudenak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako eta eskatzailea zuzenbide publikoko erakunde bat ez den irabazi-asmoko pertsona fisikoa edo juridikoa denean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea. Baldintza hori betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) idatz-zatiko bigarren paragrafoan aurreikusitako ehunekoa edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztien gainean ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epea baino epe laburragoan).
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
- Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez, Lanbidek emandako ereduaren arabera. Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.
– Eskatzaileak ezin badu aurkeztu galdu-irabazien kontu laburturik kontabilitate-araudiaren arabera, betekizun hori 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluaren b) apartatuan aipatzen den dokumentazioaren bidez egiaztatuko da, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, zeinak apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukia izango baitu; edo, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, apartatu horren 2. zenbakian eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako eran (erregelamendu hori uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
Lanbidek, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak eman aurretik eskatuko die entitate eskatzaileei aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.
- Proiektu bakoitzaren deskripzio-memoria
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko du, egoitza elektronikoaren bidez. Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskabide telematikoa egoitza elektronikoaren bidez erregistroan sartzen den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan erakunde interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzaren eskaera ezetsi dela ulertuko da. · Errekurtsoak: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren ebazpenek ez dute amaitzen administrazio-bidea, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du. Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, helbide honetan egin ahalko du: https://euskadi.eus/hirugarrenak
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aurkeztutako dokumentazioak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun baliodun dituela hutsa zuzentzeko edo behar diren agiriak eransteko, errekerimendua jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela iritziko zaiola; hala irizteko, aurrez ebazpena eman behar da, eta horretan guztian urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraituko zaio.